Irantzu Yaldebere epaitu dute Bilboko adingabeen epaitegian

Gaur, abenduak 12, Irantzu Yaldebere gazte deustuarra epaitu dute Bilboko adingabeen epaitegian. Grebalariak aske! plataformak mobilizazio ugari antolatu ditu, lehenengoa giza katea izanik.

BbRrfeyIEAAfTZA

Goizeko 9:30etan puntu-puntuan giza katea irten da Deustuko Done Petri plazatik. 100 gazte inguru bildu dira plazan Irantzuri babes osoa eskaintzeko prest. Oinez, Lehendakari Agirretik, deustuko zubitik pasa eta epaitegiraino egin dute ordu bateko ibilbidea. 10:30etan kontzentrazioa egin dute, epaitegiaren aurrean, epaiketak iraun duen bitartean.